Igauri Lopetegi irundarra Gipuzkoako Eskolarteko txapelketan
Orioko Gure-Etxea Elkartean jokatu zen kanporaketan (2017-03-17) aritu zen kantari Igauri Lopetegi irundarra, eta finalerako sailkatzerik lortu ez zuen arren, saioa eta gero gustura zen irundarra egindako lanarekin. Lopetegirekin batera, honako bertsolariak aritu ziren kantuan: Gontzal Belategi Zubia, Andoni Mujika Izagirre, Ane Peñagarikano Leiva, Julene Iturbe Epelde, Gartxot Ramirez Saralegi, Peio etxabe Arregi eta Ekain Lopez Fraile.