Irati Alcantarillarentzat bigarren postua, XILABAko Eskolarteko Xapelgoaren finalean.
Joan den maiatzaren 19an, larunbatarekin, XILABA (XIberoa, LApurdi eta BAxenafarroa)ko Eskolarteko Xapelgoaren finala jokatu zen, Hazparneko Haritz Barne zineman.
Saioa amaierara heldu zenean, txapela Elixabet Etxandi Goienetxe izpurarrak eraman zuen. Txingudiko Bertso Eskolako Irati Alcantarillak saio polita egin zuen, eta azken unera arte txapelarengatik lehian izan zen, eta honenbestez, ekainaren 9an, Saran egingo den Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketako finalera sailkatu da. Zorionak Irati!