Atzo ospatu genuen Irungo Bertso Eskolen VII. Eguna, Ola sagardotegian
Zazpigarren aldiz eman diogu amaiera ikasturteari Bertso Eskolen Egunarekin. Zazpiak Ola sagardotegian ospatu ditugu, eta, beraz, Olako nagusiei eta langileei gure esker ona adierazi beharrean gaude. Eskerrik beroenak ere Auntxa Trikitixa Eskolako kideei, trikitixa doinuekin laguntzeagatik, beste behin ere, eta mila esker baita ere atzokoan kantari jardun ziren lagun guztiei eta, zer esanik ez, bertso eskolako jendea entzun eta animatzera gerturatu zineten guztioi. Egun handia izan zen atzokoa guretzat, eta datorren ikasturteari gogotsu ekiteko indarra bildu genuen.