Irunabar, Irungo bertsoaren bilgunea

Irungo Euskal Jiran kantuan, aurtengoan Urdanibia plazan bertan eta Urdanibia Berri-Anakan barrena

Aurtengo abuztuaren 4an Euskal Jiraren 40. edizioa ospatu dute, eta bertso kantuan jardun ziren Txingudiko bertso eskolako eta haren jirako hainbat lagun. Plazako saioan, eguerdiko 12:00ak aldera, Arkaitz Oiarzabal “Xamoa”, Egoitz Zelaia eta Abel Zabala aritu ziren kantuan, eta aurten estreinakoz, bestalde, Manu Goiogana eta Aitor Errazkin Auntxa Trikitixa Eskolako kideekin batera aritu ziren, goizeko 11:00-13:00ak bitarte Urdanibia Berriko Eihera Plazatik hasi eta Anakaraino; hauek ere Urdanibia plazako oholtzan eman zioten euren saioari errematea, 13:30ak aldera.

 

Single Post Navigation

One thought on “Irungo Euskal Jiran kantuan, aurtengoan Urdanibia plazan bertan eta Urdanibia Berri-Anakan barrena

  1. Xaun on said:

    Kaixo,

    Urdanibia-Berri ingurua ERE Anaka auzoa da.
    Anaka auzoa berez ‘Casas Baratas’-en ingurua baino askoz ere zabalagoa da. Urdanibiko ola-errota-Itxeaundi (Urdanibia palazioa) ingurutik Santiago zubiraino eta Junkal eliza aurreko plazatxotik pasata Dunboa kanaleraino iristen da, eta Lapitze auzoarekiko muga trenbidea eta Colon pasealekua dauka, Eliza kaleraino; hortik Dunboa kanaleraino Olaberria auzoa dauka mugakide, eta Dunboa kanalaren (Olaberria ibaia) bestaldean Behobia du mugakide, Dunboa berez Behobiari dagokiolako historikoki.

    Atsegin dut

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

%d bloggers like this: