2019-02-06 – Bertsoz gidatutako solasaldia – 19:00etan Hondarribiko Kultur Etxean
Hondarribiko Blagan euskara elkarteak antolatuta, bertsoz gidatutako solasaldia izango da hurrengo asteazkenean, otsailaren 6an, 19:00etan hasita, Hondarribiko Kultur Etxeko Areto Nagusian.
“Euskara Oholtzatik at” da solasaldiaren izena eta Galder Izagirre eta Fermin Muguruza izango dira solasean ariko direnak gai horren bueltan, Manu Goioganak bertsoz proposatutako hari-muturrei tiraka.
Atxikita doakizue emanaldia iragartzeko prestatu duten kartela, inon zabaldu edo ipini nahiko bazenute ere.