Ikasturteko 2. eta azken bertso mendaria. 2019-06-21, Hondarribiko Muara Kultur Elkartean
2019ko ekainaren 21ean ospatuko dugu ikasturteko 2. eta azken bertso mendaria. Horrek ez du esan nahi urtea amaitu aurretik besterik antolatuko ez dugunik, baina hel diezaiogun, oraingoz behinik behin, ekainean datorkigun honi.
Estrainekoan bezalaxe, jatekoa eta edatekoa izango da, merke eta ona, eta bertsoa izango da protagonista nagusi. 19:30etan emango diogu hasiera eta 22:30ak bitarte iraungo du mendariak. Bertan elkar ikusiko dugulakoan, izan ongi eta anima zaitezte ikasturteari lagun artean eta bertsotan agur esatera. Ederki pasako dugu.