Mendeluko jaietan izan ginen kantuan
Txingudiko Bertso Eskolako hiru kide aritu ziren aurten ere kantuan Mendeluko jaietan: Igauri Lopetegi, Adrian Arruti eta Aitor Errazkin. Maiatzaren 18an izan zen saioa, 13:30ak aldera. Eguraldia ez zuten lagun izan; bai, ordea, entzule multzo zintzo askoa. Antolatzaileen harrera ere, betiko moduan, punta puntakoa. Eskerrik asko bihotz bihotzez Mendeluko jaien antolatzaileei. Plazera da urtero zuenera hurbiltzea.