2019ko abuztuan Irungo Euskal Jiran aritu ginen kantuan
2019ko abuztuaren 2an Irungo Euskal Jiran kantuan aritu ziren Txingudiko bertso eskolako eta inguruko eskualdetako hainbat bertsolari. Eguerdi partean, Urdanibia plazako oholtzan, Abel Zabal Elizazu, Egoitz Zelaia Perez eta Igauri Lopetegi Amostegi aritu ziren.
Urdanibia Berri, Puiana eta Anakan, aldiz, Adrian Arruti Bernadet, Iker Altuna eta Aitor Errazkin Vicente aritu ziren, Auntxa Trikitixa Eskolako kideekin batera.