Balazta Bidasoko bizikletaren aldeko elkarteak eta Artiako Lagunak elkarteak antolatutako ekimenean izan ginen [2021-06-06]
Kaixo, bertsozale:
Pasa den ekainaren 6an, igandez, Balazta Bidasoko bizikletaren aldeko elkarteak antolatu zuen ekimenean parte hartu genuen.
Bidasoko Irun eta Hondarribi arteko lotura den Mendeluko auzoak duen gabezia bistaratzeko bizikleta martxa izan zen. Jakina da, urteetan bidegorria egingo dutela hitz emanagatik, oraindik ere ez dela halakorik gauzatu. Errepide nagusia da eta bizikletaz aritzeko zailtasun nabarmena dago. Hain zuzen ere, horregatik, antolatu zuten ekimena.
Egun mundiala izan zen. Eguraldi bikainak lagunduta zientoka haur, gazte, nerabe eta heldu batu ziren bertan. Tartean, Irunabar, Irungo bertsoaren bilguneko Aitor Errazkin eta Adrian Arruti irundarrak. Ekimenari, helburuari eta bidasoarrei eskaini zizkieten hainbat bertso.
Jarraian, eguneko irudi bat eta kartela.

