Adrian Arruti eta Irati Alcantarilla, Txingudiko Bertso Eskoletako irakasleak “Txingudi Online”-en ikasturte berriari buruz
Irunabarrek kudeatzen dituen Txingudiko Bertso Eskoletan, hasi berri dugu 2021/22 ikasturtea. Ikasturte honetako eskaintzaren berri eman genuen aurreko batean, eta izen ematea zabalik dago.
Ikasturte berriaren harira, Adrian Arruti eta Irati Alcantarilla irakasleak elkarrizketatu dituzte Txingudi Online-en. Gogoratu maila ezberdinetako taldeak daudela, eta bertsotan trebatzeko gogoa izatea dela izena emateko baldintza bakarra.
Hementxe duzue elkarrizketa. Animatu eta zatoz bertso-eskolara!
Iturria: https://txingudionline.com/ikasturte-berria-txingudiko-bertso-eskolan-bidasoako-ahotsak/