Txingudiko Lore Jokoetan bertso-jaialdia izango da larunbatean
Kaixo, bertsozale:
Txingudiko Lore-Jokoen baitan egitarau zabala antolatu dute egunotan. Ekitaldien artean, larunbatean, urriaren 10ean, bertso-jaialdia izango da Irunen.
Saioa 18:30ean hasiko da, Istillaga plazan, eta kantuan ariko dira Manu Goiogana Bengoetxea eta Igauri Lopetegi Amostegi irundarrak. Aiora Fagoaga Iza irundarra izango da gai-jartzailea. Bertan, Hendaiako hainbat bertso-eskolako kidek ere egingo dute bertsotan.
Bertara gerturatu eta arratsaldeko bertsoez gozatzeko gonbita luzatzen dizuegu.
Jarraian, Txingudiko Lore-Jokoen egitarau osoa:

