Irunabar, Irungo bertsoaren bilgunea

Archive for the tag “Anjel Mari Peñagarikano”

Bertsokantauri’15 (2015-06-06): Peña eta Egaña, Hondarribiako Higeralde landa etxean

Aurten Ekainaren 6an izango da Bertsokantauri’15.

Urtero bezala, Anjel Mari Peñagarikano eta Andoni Egaña izango dira kantuan, Hondarribiako Higeralde nekazal turismoan goizez, eta Klink elkartean arratsaldez, bazkalosteko saioan.

Goizeko saioa irekia eta debalde izaten da, eta antolatzaileek txosna prestatu ohi dute, nahikoa jaki eta edarirekin. Giro ezin hobea topatuko du bertan bertsozaleak, eta antolatzaileek jakinarazi digutenez, baita ere sorpresaren bat edo beste. Klinkeko bertso-bazkarirako, ordea, tiketak erosi behar dira, eta 25 eroan dituzue dagoeneko salgai, bertsokantauri@hotmail.com helbidera mezua bidalita.

Anima zaitezte!

IMG-20150523-WA0000

BERTSOKANTAURI’14 maiatzaren 31an, Higeralde Landa Etxean

Maiatzaren 31an izango da aurten BERTSOKANTAURI, laugarren urtez jarraian.

Goizeko saioa, urtero bezala, Higeralde Landa-Etxean izango da (Hondarribia). Bertan, jatekoa, edatekoa, musika (DJ Aristi), txalapartariak (tu ku tun txalaparta taldea) eta bertso saioa Anjel Mari Peñagarikano eta Andoni Egañarekin; gaiak jartzen Koldo Emery ariko da.

Gainera, aurtengoan, zozketa antolatuko dute Higeralden. Txosnan kontsumitutako jaki edo edari bakoitzeko zenbaki bat banatuko dute, eta goizeko bertso saioa eta gero egingo dute zozketa, Higeralden bertan:

1.go saria: gau bat Higeralde Landa Etxean, gosari eta guzti.

2. saria: Etxeko jaki eta edariarekin osatutako saskia.

Higeraldeko goizeko zita libre da bertaratu nahi duen ororentzat, bertso bazkarirako sarrera erosten dutenentzat zein erosten ez dutenentzat. Hala ere, antolakuntzako kideek mesedez eskatzen dizuete autoz igotzen zaretenoi, “kanpotiro”-ko parkina balia dezazuen, eta autoak Higeralderaino ez igotzea. 350 m besterik ez daude “kanpotirotik” Higeraldera.

Higeralden amaitu ostean, bertso bazkaria izango da Hondarribiako Klink Elkartean. Bazkarirako sarrerak 25 € balio du. Erreserbak bertsokantauri@gmail.com helbide elektronikoan egin ditzakezue, zuen izen abizenak, harremanetarako telefono bat eta zenbat lagun izango zareten argi eta garbi adieraziz (antolatzaileak jarriko dira zuekin harremanetan gero, diru-txartelen trukea egin edo hitzartzeko). Bestela, sarrerak 605 74 64 80 (Ander) telefonora deituta ere har daitezke.

Hona iazko irudiekin antolatzaileek prestatutako promozio bideoa.

 

BERTSOKANTAURI’14

Bertsokantauri_2014Maiatzaren 31an izango da aurten BERTSOKANTAURI, legunarte bilduan antolatua baina publiko zabalari eskainitako bertso-ekimen herrikoia. Goizeko saioa, urtero bezala, Higeralde Landa-Etxean izango da (Hondarribia). Bertan, jatekoa, edatekoa, musika, bertso saioa eta urtero gisa, sorpresaren bat edo beste izango da, ziur. Higeraldeko goizeko zita libre da bertaratu nahi duen ororentzat.

Higeralden amaitu ostean, bertso bazkaria izango da Hondarribiako Klink Elkartean. Bazkarirako sarrerak 25 € balio du. Erreserbak bertsokantauri@gmail.com helbide elektronikoan egin ditzakezue, zuen izen abizenak, harremanetarako telefono bat eta zenbat lagun izango zareten argi eta garbi adieraziz (antolatzaileak jarriko dira zuekin harremanetan gero, diru-txartelen trukea egin edo hitzartzeko). Aurreko ekitaldietan ez bezala, aurten zozketa bidez kategoriko opari parea banatuko dela esan digu txoritxo batek.

Andoni Egaña eta Anjel Mari Peñagarikano izango dira bertsotan, eta Koldo Emery ariko da gai jartzaile lanetan. Hona iazko irudiekin antolatzaileek prestatutako promozio bideoa.

 

 

Post Navigation