Irunabar, Irungo bertsoaren bilgunea

Archive for the tag “Irungo Eskolarteko Bertso Paper Lehiaketa”

Irungo Eskolarteko II. Bertso Paper Lehiaketako irabazleen zerrenda

Hona 2014-2015 ikasturteko Irungo Eskolarteko II. Bertso Paper Lehiaketako irabazleen zerrenda. Zorionak irabazleei, eta MILA ESKER PARTE HARTZAILE GUZTIEI!

Lehen baino lehen plazaratuko ditugu parte hartzaile guztien bertsoak.

SARIDUNAK:

LEHEN HEZKUNTZA
LH 4:

  • Sari nagusia: Xabier Etxebeste Varela, Txingudi Ikastola.

LH 5:

  • Sari nagusia: Idoia Gonzalez, Ruben de la Fuente, Marla Granero, Iker Amantegi, El Pilar 5.A
  • Aipamena: Iraia, Miriam, Milena, Zuriñe, Dunboa 5. A

LH 6:

  • Sari nagusia: Irati Esandi, Eguzkitza ikastetxea.
  • Aipamenak:
    • Carla Martinez, Aida Justo. Dunboa, 6.A
    • Elena Romero, Irene Barreiro, Laura Cuadrado, Paula Magalhaes, Jon Martinez. Belaskoenea, 5.D­ eta 6.D

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA:

  • 1º Saria: Igauri lopetegi, Txingudi Ikastola(DBH2)
  • 2º Saria: Peio Iriarte, Toki­ Alai – Gaztelu Zahar (DBH3­F)
  • 3oSaria: Osane Amiano Galdos, Toki­ Alai – Gaztelu Zahar (DBH1­C)

Irungo eskolarteko II. bertso paper lehiaketa

Abian da Irungo eskolarteko II. bertso paper lehiaketa, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak eta Irunabarrek elkarlanean antolatua, eta LHko bigarren eta hirugarren zikloetako eta DBH osoko ikasleei zuzendua.

Bertso sortak egiteko gai edo abiapuntu modura lau irudi eskainiko dizkizuegu aukeran. Beraz, lau irudietatik bat hautatu, eta zuen adinari dagokion bertso kopuruko sorta osatu behar duzue.

LHko ikaslea bazara, bi bertso edo lau kopla gehienez, nahi duzuen doinu eta neurrian.

DBHko ikaslea bazara, hiru bertso edo sei kopla gehienez, nahi duzuen doinu eta neurrian.

Bertso sortak banaka edo taldeka egin eta aurkez ditzakezue.

Azkenik, bertsoak formatu digitalean bidali behar dizkiguzue. Horretarako, propio sortu dugun txantiloia ordenagailura jaitsi, bertsoak bertan idatzi eta irungobertsopaperak@gmail.com helbide elektronikora bidali, artxiboaren izenean izen-abizenak, eskola eta maila adierazita.

Parte hartzaile bakoitzak nahi adina sorta bidal ditzake.

Lanak bidaltzeko epea: Apirilak 17

Talde antolatzailekook jarriko gara sarituekin harremanetan epaimahaiak erabakia hartu ostean, eta blog honetan bertan emango dugu lehiaketako emaitzaren berri, bai eta aurkeztutako lan guztiak ikusgai jarriko ere, iaz egin genuen modu berean. Epaimahaia Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko kide batek, Irunabarreko beste batek eta bertsogintzari lotutako Bidasoaldeko hirugarren batek osatuko dute.

Zorte on guztioi, animatu eta parte hartu!

Irungo Eskolarteko I. Bertso Paper Lehiaketako bertso guztiak

Hona hemen Irungo Eskolarteko I. Bertso Paper Lehiaketako bertso guztiak. Bejondeizuela, eskerrik asko denoi, eta datorren ikasturtera arte.

Irungo eskolarteko I. Bertso Paper Lehiaketa

 

Irungo Eskolarteko I. Bertso Paper Lehiaketa: Zorionak sarituei!

Hilabete baino gehiago joan da Irungo Eskolarteko I. Bertso Paper Lehiaketan parte hartzeko epea amaitu zenetik, eta azkenik, hementxe ditugu sarituen izen-abizenak eta bertsoak. Hala ere, parte hartzaile guztiak eskertu eta zoriondu nahi zaituztegu ezer baino lehen. izan ere, 89 bertso sorta (edo bertso pare, hobeto esanda) jaso ditugu, eta epaileek komeriak ibili dituzte sarituak hautatzeko garaian.

Aurtengoan, Alaia Martinek eta Abel Zabalak bete dituzte epaile lanak, Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen izenean lehenak, eta Irunabar, Irungo Bertsoaren Bilgunearenean bigarrenak. Hauxe izan da euren erabakia:

SARITUAK:

3. MAILAN (LH): Xabi Etxebeste 3F – Txingudi Ikastola

4. MAILAN (LH): Ane Zubieta 4A – Txingudi Ikastola

5.MAILAN (LH): Leire Arrieta 5D – Txingudi Ikastola

6.MAILAN (LH): Sara Padilla, Marina Sanchez, Leire Larrarte, Guillermo Gonzalez (El Pilar 6D)

DBH 1: Igauri Lopetegi – Txingudi Ikastola

Aipamen bereziak*:

-Alazne Bermudez (Dunboa 5B)
-Nerea, Natalia, Maialen, Alba, Serah (Belaskoenea 5+6)
-Nerea I, Eneritz M, Battogtokh, Andoni S (Elatzeta 6)
-Aimar Arana (Eguzkitza)
-Mireia, Aiala (Dunboa 5A)

* Aipamen berezia izan duten bertsoen egileek ere saria jasoko dute.

SARI BANAKETAK:

Sariak maiatzaren 27an banatuko dira, Irungo Amaia antzokian, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak eta Irungo Udalak ikasturte amaieran antolatu ohi duten jaialdiaren amaieran. Jaialdi hau Bertsozale Elkartearen proiektua hezkuntza arautuan txeratzen duten ikastetxeetako ikasle eta gurasoei zuzendua izaten da.

Bestalde, Irunabarretik, parte hartzaile guztiak gonbidatu nahi zaituztegu Irungo Bertso Eskolen III. Egunean parte hartzera, Ekainaren 14an, Meaka auzoko Ola sagardotegian, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Bertan, Irungo bertso eskoletako kide, lagun eta familiekin arratsalde pasa polita egiteko aukera izango duzue, bertsoa protagonista nagusi izan ohi den ospakizunean.

Bai sariak eta bai aipamen bereziak jaso dituzuen parte hartzaileek izango duzue ZUEN BERTSOAK KANTATZEKO AUKERA, nola maiatzaren 27an Amaia Antzokian, hala ekainaren 14an, Ola sagardotegian, Irungo Bertso Eskolen III. Egunean.

Eskerrik asko guztioi, eta datorren ikasturtera arte!

 

 

 

Post Navigation