Irunabar, Irungo bertsoaren bilgunea

Archive for the tag “Xanti Zabala “Lexo””

Xanti Zabala “Lexo”ren aldeko kantaldi-omenaldia. Eskerrik asko, guztioi.

Irunabar, Irungo Bertsoaren Bilguneak, Xanti Xabala “Lexo”ren aldeko kantaldi-omenaldia antolatu zuen joan den martxoaren 16an, eskualdeko eta Euskal Herri mailako hainbat musikari eta eragileren, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren eta Hondarribiko Udalaren laguntzaz. Bertaratzeko aukerarik izan ez zenuten guztiontzat, hona, Argiaren multimedia kanalaren eskutik, jaialdia oso osorik ikusteko aukera:

Zabala Elizazu sendiaren eta Txingudiko Bertso Eskolako bertso tailerreko kideon izenean, eskerrik asko bihotz bihotzez martxoaren 16an Hondarribiko Itsas Etxera bertaratu zineten 200 ikus-entzuleei, Xantiren senitartekoei, oholtzatik pasatako 30etik gora lagunei… Azken batean, Xantiren inguruko lagun talde baten ametsa egi bihurtzen lagundu zenigutenoi. Bertsolari handi bat omendu nahi genuen, eta zuei esker bete dugu ametsa. Zinez mila esker guztioi.

Hainbat ikus-entzule jatorrek bidalitako argazkiekin osatutako bildumatxoa (zuek bai balio!):

Xanti Zabala “Lexo” – omenaldia. 2019-03-16.

Kantaldia [2019-03-16]

Hedabideetan zabaltzen ari da Txingudiko Bertso Eskolako bertso tailerreko kideek Xanti Zabala bertsolariaren omenez antolatu duten kantaldiaren berri.

Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu hedapen horretan beren aletxoa jarri duten hedabide eta erakundeei. Guri iritsi zaizkigun loturak partekatu nahi ditugu zuekin (barka, baten bat ahaztu badugu), bai eta sarean Xanti Zabala “Lexo” bertsolariari buruz aurrez bazen hainbat lotura interesgarri ere:

Jakingo duzuen bezala, datorren larunbatean izango da omenaldia, martxoaren 16an, Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean, 19:00etan hasita (ate irekiera, 18:30etan).
Kantaldiari buruzko informazio gehiago:
Xanti Zabala “Lexo” bertsolariari buruzko hainbat lotura:
Datorren larunbatean elkar ikusiko dugulakoan,
Eskerrik asko guztioi,

Post Navigation