Irungo Bertso Eskolen II. Eguna Antxeta Irratian
Antxeta Irratikoak ere hurbildu ziren Irungo Bertso Eskolen II. Egunera, eta honi eta hari galderak egiten eta iritziak eskatzen jardun ostean, ttak, zortzi minutu pasatxoko kortea eskaini zuten euren www.antxetairratia.com web orrialdean. Guk artxiboa handik zurrupatu eta hementxe duzue entzungai. Mila esker Antxeta Irratiko lagunok, antolatzen ditugun hainbat eta hainbat ekimenen berri zabaltzen laguntzen diguzuelako.