Eguzkitzako bertso eskolakoak behinola ahaztutako bertsoen bila.
Hona Eguzkitzako bertso eskolako taldea orain lau urte ikasitako bertso batzuk gogoratzen. Hasieran kosta egin zitzaien pixka bat, baina talde lanean aritzea gauza ederra da, eta gaztetxo hauek ederki ikasia dute hori, bai horixe!
tarte bat desastrea izan zen baina ongi egin genuen nire ustez
Aimar Arana Barandiaran.
Atsegin dutAtsegin dut
Ondo? Bikain, esango nuke nik, Aimar. Desastreak ez du zertan txarra izan behar, bere horretan uzten ez dugun bitartean… . Zuek egoerari buelta ederki eman zenioten eta horrek balio du.
Dena den, argi da “desastre” hitza ez zaizula gehiegi gustatu… Aukera ematen dizut diapositiba horretan agertzen den testua aldatzeko. Egin proposamena, eta negoziatuko dugu (bertsotan egiten baduzu aiseago konbentzituko nauzu).
Besarkada handi bat denoi eta hasi udalekuetarako prestatzen, data hurbiltzen ari da eta! Laster izango duzue Irungo Bertso Eskolen II Eguneko bideoaren berri.
Atsegin dutAtsegin dut