Euskararen egunarekin Gibeletako eguneko etxean kantari
Aurten ere Gibeletako eguneko etxean aritu dira kantari Manu Goiogana eta Iñigo Ugarte bertsolariak, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta. Aitziber Martiarenak antolatutako bertso saioa izaten da, eta berak prestatu ohi dizkie gaiak eta ariketak bertsolariei, eguneko etxeko aiton-amonen laguntzarekin.