Irunabar, Irungo bertsoaren bilgunea

Moskuko jaietako bertso saioak

Irunabarrek Moskuko jaiekin bat egin izan du beti, eta baita azken urteetan bertso-saioen antolakuntzak esku-kolpe bat eman ere. Aurtengoan, honakoak prestatu ditugu jaietako antolatzaileekin elkarlanean:

ABUZTUAK 19, LARUNBATA

Herri-bazkaria eta gero, bertso-poteoa. Bertsolariak: MANU GOIOGANA eta ENEKO ABASOLO “ABARKAS”.

ABUZTUAK 20, IGANDEA

Bertso-saioa. Arratsaldeko 19:00etan, Urdanibia plaza inguruan. Bertsolariak: IGOR ELORTZA, UNAI ITURRIAGA, ARKAITZ OIARZABAL “XAMOA” eta EGOITZ ZELAIA. Gai-emalea: ADRIAN ARRUTI.

 

Single Post Navigation

3 thoughts on “Moskuko jaietako bertso saioak

  1. Reblogged this on maya's space and commented:
    igandean bertaratzen entseatuko niz… ez niz futitzen…

    Atsegin dut

  2. Pingback-a: Moskuko jaietako bertso saioak | maya's space

  3. Igandean joaten entseatuko niz… larunbatean, ordea, Senpereko Larraldean poesiarekin hitzordua dut:

    Abuztuaren(Larunbatea) 19an
    Goizean ,oinezko ibilaldia Ainhoa aldean
    Hitz ordua 9/30etan Larraldean
    13etan bazkaria
    16 etan -Liburu aurkezpen
    -Bourgoin Paxkal (”Ina , nire ama afrikarra”liburua euskaraz eta dioula hizkuntzaz),
    -Josu Jimenez-Maia ”.Ryookan-en 101 haikuak”
    -Juankar Mugartza ( (“Bihotz hautsiak osatu eta portu handira iritsi dira”) Alvaro Mundiñano Gartziandia margolariarekin
    Sorkuntza pertsonala :Itziar Gomez eta bere alaba Malen.
    Soinu sorkuntza : Alex Mendizabal

    Eta zuk, zenbat urte dituzu?

    Nik nahiago dut erantzun
    metroan 10 begiradek irribarre eginarazi didatela.
    Esandako 2 “maite zaitut” suizida ditut,
    Bai bainekien aurrean nuenak ez ninduela maite.
    14 besarkada ahaztezin ere baditut,
    horietako 3 errepikaezinak.
    35 inguru “sentitzen dut” ditut,
    eta horietako batzuek ez ninduten barkatu.
    5200 musu ditut,
    baina 3 bakarrik gogoratzen ditut.
    Amaigabeak ziruditen 4 uda ditut,
    eta hotzegiak, bakartiegiak eta tristeegiak diren 2 negu.
    Lorik gabeko 75 gau ditut,
    Eta axolarik ez zuten gauzetan
    alferrik galdutako malko batzuk.
    Zenbait urtetan negar egitea merezi zuen gauza bategatik
    2 malko oso mikatz ere baditut.
    150 barre-algara
    airea kenarazten duten horietakoak
    eta buruko mina jartzen dutenak,
    eta konpromisozko 10 irribarre.
    Askoz ere beranduago ulertu ditudan
    3 aholku jaso ditut.
    Egon nahi ez nuen 2 ohe ditut,
    eta egunsenti batean bertan egoteagatik
    edozer emango nukeen ohe 1.
    Berriro ere egingo nituzkeen 5 akats ditut,
    eta egin izanaz asko damutzen naizen 2.
    Gorputz osoko 2 hotzikara ditut…
    Ezin konta nitzakeen 200 film eta kanta.
    71 arratsalde ditut liburu bat irakurtzen parke batean
    bizitza eta jendea pasatzen ikusiz…
    Inoiz esan nahi ez nituen 2 agur ditut…
    Beharbada egunen batean esango ditudan
    gauza asko ditut,
    eta askoz ere gauza gehiago
    isildu behar izan nituzkeenak.

    Jakin nahi duenarentzat
    hori da nire adina,
    eta ez dut ideiarik ere
    zenbat urtetan sartzen den hori guztia.

    Atsegin dut

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

%d bloggers like this: