Bertso-saioa antolatu du Su Txikian-ek Hazian [2022-04-29]
Kaixo, bertsozale:
Su Txikian talde feministak Ostiral Feministak ekimena sortu du. Irungo Hazian burutzen den ekimena da eta hileko azken ostiralean izaten da. Oraingoan, bertso-saioa antolatu dute eta bertan arituko dira, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Irati Alcantarilla urruñarra eta Haizea Arana eskoriatzarra.
