Txingudiko Bertso-Eskolako gaztetxoenak Hendaiako Euskararen Hilabetean
Atzo (2017-03-10) Txingudiko Bertso-Eskolako gaztetxoen taldeko lau kidek parte hartu zuten Hendaiako Udalak antolatutako Euskararen Hilabetean. Arkaitz Oiartzabal irakasleak lagunduta joan ziren June Caro, Uxue Muguruza, Hai Trieu Alzaga eta Osane Amiano, eta Hendaiako Herriko Etxean bildu zirenentzat aritu ziren bertsotan.