Irunabar, Irungo bertsoaren bilgunea

Bueltan dira Kabigorriko bertso-gauak! [2026-12-03]

Kaixo, bertsozale:

Hainbat urte pasa dira Kabigorriko bertso-gauak egiteari utzi genionetik. Ordea, aurten ekimena berriz ere martxan jartzea erabaki dugu Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoarekin eta haien langileekin elkarlanean.

Iraganean bezala, hilabetero saio bat eskainiko dugu hilabeteko lehenbiziko ostegunetan eta ikasturtea amaitu bitarte eutsiko diogu egitasmoari.

Beraz, poz handiarekin iragarri dezakegu badatorrela aurtengo lehenbiziko Kabigorriko bertso-gaua. Abenduaren 3an izango da 19:30ean hasita. Bertan ariko dira kantuan Maider Arregi Markuleta eta Aitor Tatiegi Loidi oñatiarrak, Nerea Elustondo Plazaola legazpiarra eta Igauri Lopetegi Amostegi irundarra. Saioaren gidaritza Egoitz Zelaia Perez hendaiarraren esku egongo da. Ohitura zaharrei eutsiz, saioaren aurretik bertso-jarriak izango ditugu, honakoan, Jon Luzuriaga Iurramendi ikaztegietarrak plazaratuko du bertso-sorta.

Gogoan izan Kabigorrik afaltzeko aukera bikaina eskaintzen duela.

Bertan ikusiko dugulakoan,

Anima zaitezte!

Single Post Navigation

Utzi erantzun bat

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.