Manu Goiogana aurrera Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan
“Manu Goioganak irabazi du Elgoibarko final zortzirena”
“Manu Goioganak irabazi du Elgoibarko final zortzirena”
Urriko lehen astean ekingo diogu ikasturte berriari Txingudiko Bertso Eskolan. Eskolak doan dira, beti bezala, eta urritik ekainera bitarte duzue izen-emateko aukera. Izena emateko, parte hartu nahi duzuen taldeko arduradunari deitu, edo mezua bidali, bestela, irunabar@gmail.com helbide elektronikora.
Hona aurtengo taldeen zerrenda. Inoiz egin dugun eskaintzarik zabalena da. Gustukoa izango al duzue!:
1.- HAUR ETA GAZTETXOEN BERTSO ESKOLA (hasi berriak eta 14 urte bitarteko gazteak)
2.- BAT-BATEKO BERTSO ESKOLA I (Adin guztietako hasiberrientzat)
3.- BERTSOLARITZA TAILERRA (BERRIA. Adin guztiak): Bertsogintza ez ezik (bat-batekoa zein idatzizkoa), bertsolaritzaren eta bertsogintzaren bueltako beste hainbat aspektu landuko ditugu, hala nola, historia, gai-jartzea, epaitzea, jende-aurrekotasuna … Beraz, bertsolaritza bere luze-zabalean ezagutzen hasteko tailerra izango da.
4.- BAT-BATEKO BERTSO ESKOLA II
5.- BAT-BATEKO BERTSO ESKOLA III
Ederki asko joan ziren Moskuko Jaietako bertso saioak, nola larunbateko poteoa, hala igandeko bertso saioa. Ez dugu saio horietako hotsik, hitzik, baina bai irudirik, ordea.
Larunbateko poteokoak:
Igandeko saiokoak:
Saioetako audioak, bideoak edo irudiak baldin badituzue, bidali, faborez, asko eskertuko dizuegu.
Txingudi Ikastolako bertso tailerreko ikasleek ederki asko bete zuten eskolaren eguneko jaialdiari hasiera emateko ardura.
Laugarren urtez jarraian Irunabarrek, Irungo Bertsoaren Bilguneak, Irungo Bertso Eskolen Eguna antolatuko du, amaitzear den ikasturteari behar bezala agur esan eta datorrenari begira jartzeko.
Ekainaren 13an izango da emanaldia, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Irungo Meaka auzoko Ola sagardotegian. Urtero bezala, frontoian izango da saioa eguraldia lagun izanez gero. Euria ari badu, aldiz, sagardotegi barruan egingo dugu. Beraz, eguraldia ez da aitzaki izango.
Irungo Bertso Eskola guztietako haur, gazte zein helduek hartu ohi dute parte bertsoaren festa honetan, eta aurtengoan, gonbidatu berezi moduan, Auntxa Trikitixa Eskolako eta Musika Eskolako lagunak ere arituko dira, Iñaki Aranagaren gidaritzapean, gure bertsoak soinu eta panderoz laguntzen.
Jaialdia eta gero, Irunabarrek gerturatzen den oro gonbidatuko du sagardotegian merendu legea egitera.
Anima zaitezte, ez zaizue damutuko.
TXINGUDIKO BERTSO ESKOLAKO HAURREN DEIALDIA:
INOIZ BERTSO ESKOLAKO PARTAIDE IZAN ZARETENONTZAT GONBIDAPEN BEREZIA:
Aurten Ekainaren 6an izango da Bertsokantauri’15.
Urtero bezala, Anjel Mari Peñagarikano eta Andoni Egaña izango dira kantuan, Hondarribiako Higeralde nekazal turismoan goizez, eta Klink elkartean arratsaldez, bazkalosteko saioan.
Goizeko saioa irekia eta debalde izaten da, eta antolatzaileek txosna prestatu ohi dute, nahikoa jaki eta edarirekin. Giro ezin hobea topatuko du bertan bertsozaleak, eta antolatzaileek jakinarazi digutenez, baita ere sorpresaren bat edo beste. Klinkeko bertso-bazkarirako, ordea, tiketak erosi behar dira, eta 25 eroan dituzue dagoeneko salgai, bertsokantauri@hotmail.com helbidera mezua bidalita.
Anima zaitezte!
Hona 2014-2015 ikasturteko Irungo Eskolarteko II. Bertso Paper Lehiaketako irabazleen zerrenda. Zorionak irabazleei, eta MILA ESKER PARTE HARTZAILE GUZTIEI!
Lehen baino lehen plazaratuko ditugu parte hartzaile guztien bertsoak.
LEHEN HEZKUNTZA
LH 4:
LH 5:
LH 6:
DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA:
Ekainaren 4erako dago deituta 2014-2015 ikasturteko azken bertso gaua, 19:30etan Irungo Kabigorrin, Bidasoaldeko Ateneoan. Manu Goiogana irundarra Lesakatik helduko diren Manolo Arozena, Juan Mari Lopez eta Joxe Juan Zubieta “Etxabe”rekin ariko da eta, era berean, guztiek egin beharko dute bertsotan Oihana Aranburu hondarribiarraren aginduetara, berak jarriko baititu gaiak, eta berak saioa aurkeztuko.
Bat-bateko saioaren aurretik, Urko Casado astigartarrak bertso berriak kantatuko ditu, saio hortarako propio jarriak, joan den urritik honako bertso gau guztietako ohiturari segika.
Eta saio ostean, bada, agian, ezustekoren bat edo beste, baina erne: ez pasatzen utzi Kabigorrin afaltzen geratzeko aukera paregabea.
Bejondeizuela, eta hurrengo ostegunera arte.
2015eko maiatzaren 13an Toki Alai-Gaztelu Zaharreko DBH2ko ikasleekin eman zuten goiz osoa Egoitz Zelaiak eta Aitor Errazkinek. Bertsolaritzaren eta bertsogintzaren berri eman zieten ikasleei, bai eta bat-bateko bertso saioa eskaini ere. Bertso Eskolako kide eta Toki Alaiko ikasle Peio Iriarte lagun izan zuten Egoitzek eta Aitorrek zenbait lan gauzatzeko garaian.
Ikasleek taldean ondutako bertsoak:
Lehen taldearen bertsoa:
Egunero sei ordu
goaz eskolara
goizetik gauera gu
ikasleak gara
zuzendaria dator
ene ze ikara!
Dirudi kartzela bat
aspergarria da.
Bigarren taldearen bertsoa:
Toki Alai eskola
ez dugu itzela
baina askoz txarrago
daukagu kartzela.
Beteta baitaukagu
beti zaintza gela
beste Irungo eskola
guztiak bezela!